Ekonomia -

Garraiolarien greba

CAFek jardueraren zatirik handiena geldituko du asteazkenean, garraiolarien grebaren ondorioz

Geldialdia Besaingo eta Irungo lantokietan egingo dute, eta ehunka langilerengan izango du eragina. Enpresa-batzordeak erabakia neurrigabea dela salatu du eta auzitegira jotzeko aukera aztertuko du.

CAF-en Beasaingo lantegia. Artxiboko irudia.
CAF-en Beasaingo lantegia. Artxiboko irudia.
CAF-en Beasaingo lantegia. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAFek bere jardueraren zatirik handiena geldituko du asteazken honetan, garraiolarien grebaren ondorioz hornidura nahikorik gabe geratu delako.

Geldialdia Besaingo eta Irungo lantokietan egingo dute, trenak eta bagoiak muntantzeko sekzioetan, eta ehunka langilerengan izango du eragina.

Konpainiak adierazi du "lantaldearen zati handi bati" eragingo diola etenaldiak, eta beharginek ordu horiek aurrerago berreskuratu egin beharko dituztela zehaztu du.

Langilen batzordeak erabakia neurriz kanpokoa dela uste du, eta ondorioz, epaitegietara joateko aukera aztertzen ari da. 

Iragan ostegun eta ostiralean ere CAFen Beasaingo lantegiko forja eta tratamendu termikoaren atala gelditu beharra izan zuen, "produkzioaren birplangintza" baten barruan, baina orduan langileak beste lanpostu batzuetara mugitu zituzten, betiere atal berdinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak CAF argazkiak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Irun Beasain bideoak Gaurko azken ordukoa Gatazkak garraio sektorean Goierri eskualdea