Ekonomia -

Bizkaia

Sestaoko ACBk asteazken honetan berrekingo dio jardunari, prezioen igoeragatik ekoizpena gelditu ostean

Sei lanegun egingo dituzte jarraian, eta lau eguneko atsedenaldia izango dute, hilean 45.000 tona ekoitzi, eta, pixkanaka, ekoizpena handituz joateko.

Sestako ACB lantegia. Argazkia: ELA sindikatua
Sestako ACB lantegia. Argazkia: ELA sindikatua
Sestako ACB lantegia. Argazkia: ELA sindikatua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko (Bizkaia) ACB lantegiak martxoaren 23an berrekingo dio jardunari, argindarraren prezioen igoera dela-eta hilaren 9tik ekoizpena geldi izan ostean, ArcelorMittaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Horien arabera, prezioek "zertxobait egin dute hobera", eta horregatik erabaki dute jardunari berrekitea; geldialdia egin arte aurreikusita zuten egutegia betetzen saiatuko dira, beraz.

Hots, sei lanegun egingo dituzte jarraian, eta lau eguneko atsedenaldia izango dute ondoren, hilean 45.000 tona ekoitzi, eta, pixkanaka, ekoizpena handituz joateko.

Abenduaren 7tik martxoaren 3ra, itxita egon zen lantegia. Denbora tarte horretan, zenbait berrikuntza egin zituzten, argindarraren eta gasaren prezio altuei aurre egiteko.

Hasiera batean, asmoa zen martxoaren 13an berrekitea jardunari, baina erregaien prezioen igoera dela eta, atzeratu egin zuten erabakia. 

Bestalde, ArcelorMitallen Olaberriko (Gipuzkoa) lantegiak aldizkako txandekin jarraitzen du. Hau da, argindarraren prezioa merkeen dagoen tarteetan jartzen dute martxan ekoizpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Sestao Bizkaia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Elektrizitatea