Ekonomia -

Hornidura-kateak

Hilaren 29a baino lehen erregaia merkatzen ez bada, hornidura arazoak egon daitezkeela ohartarazi du Tapiak

Espainiako Gobernuak iragarri du martxoaren 29an energia merkatuko duela, baina Jaurlaritzak ohartarazi du ordurako "berandu" izan daitekeela.

Arantxa Tapia sailburua. Argazkia: EFE
Arantxa Tapia sailburua. Argazkia: EFE
Arantxa Tapia sailburua. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuak ohartarazi du energiaren eta erregaiaren prezioak murrizteko premiazko neurriak martxoaren 29a baino lehen hartzen ez badira, beranduegi izan daitekeela eta hornidura arazoak izan daitezkeela.

Euskal Autonomia Erkidegoko logistika sektoreak Gasteizen egin duen foroan hartu du parte Tapiak. Argindarraren eta erregaien prezioaren etengabeko gorakada jarduera ekonomikoan izaten ari den eragina aztertu dute bileran.

Besteak beste, Bilboko eta Pasaiako portuetako buruzagiak, Arasur Gasteizko garraio eta logistika zentroko arduradunak eta Uniport, Guitrans eta Asetrabi garraio elkarteetako ordezkariak izan dira batzarrean.

Tapiak azpimarratu du gasolinaren, gasaren eta argindarraren prezioen garestitzea covid-19aren pandemiaren ondorioz hasi zela, eta Ukrainako gerraren eraginez gorakada hori areagotu egin dela orain.  

Logistika eta garraio sektoreko ordezkariek adierazi dute portuetan eta aireportuetan "tapoiak" sortzen ari direla, ontziak eta kontainerrak falta direnez, zamak pilatzen ari direlako.

Berretsi egin dute arazoa lehendik existitzen zela, baina gerraren ondorioz egoerak okerrera egin duela. Horrela, bada, "hornidura katean etenaldi garrantzitsuak" izaten ari direla erantsi dute.

Ziurgabetasunak kezka eragiten badu ere, ez dago hornidura arazorik, momentuz
Ziurgabetasunak kezka eragiten badu ere, ez dago hornidura arazorik, momentuz
Ziurgabetasunak kezka eragiten badu ere, ez dago hornidura arazorik, momentuz

1:16

Proposamen zehatzak, garraioaren sektorearentzat

Testuinguru honetan, garraio sektoreko ordezkariek neurri zehatzak hartzea ezinbestekoa dela adierazi diote Tapiari. Alde batetik, kamioiak berritzeko 'renove' plan bereziak martxan jartzea proposatu dute, baina mugarik gabe; izan ere, egun, gasa edo hidrogenoa erabiltzen duten ibilgailuak soilik eskura ditzakete.

Beste alde batetik, Estatuko behatokiak ezartzen dituen prezioak lotesleak izan daitezela eskatu dute, garraiolari autonomoek arazorik izan ez dezaten ordaindu behar dituzten benetako kostuak zenbatekoak diren adierazteko.

Horrez gain, Tapiak garraiolariak egiten ari diren greba mugagabea izan du hizpide. Logistika sektoreko arduradunen esanetan, grebalariak zama-lanak egiteko guneetan lanean ari diren garraiolariak "beldurrarazten eta mehatxatzen" aritzen dira.   

Sailburuak esan du Ertzaintzak ahal duen guztia egiten duela grebarekin bat egin ez duten langileek eskubideak bermatzeko. Alabaina, oinarrian dagoen arazoa beste bat dela eta, ondorioz, konponbidea beste bat izan behar dela iritzi dio.

"Negoziatzen eseri behar dira", esan du. Negoziaketa horretan egiturazko gaiak eta epe luzerako neurriak aztertzeaz gain, berehalako neurriak adostu behar dituztela nabarmendu du.

Erregaien neurrigabeko prezioei aurre egiteko laugarren greba eguna dute garraiolariek
Erregaien neurrigabeko prezioei aurre egiteko laugarren greba eguna dute garraiolariek
Erregaien neurrigabeko prezioei aurre egiteko laugarren greba eguna dute garraiolariek

0:59

Erregaiaren prezioa berehala jaistea

Gauzak horrela, Tapiak esan du grebara jo duten garraiolarien arazo nagusia berehala konpontzeko bidea erregaiaren prezioa murriztea dela.

"Erregaiaren eta argindarraren prezioak jaistea ezinbestekoa da", berretsi du. Eta ohartarazi du neurri hori hartzeko martxoaren 29a arte itxarotea akatsa izan daitekeela.

"Arrantza, nekazaritza, garraio eta logistika sektoreetan premiazko neurriak behar dira. Neurriak hartzeko martxoaren 29a arte itxaroten badugu, beranduegi izan daiteke", azpimarratu du.

Espainiako Gobernuak agindu du egun horretan hainbat neurri hartuko dituela Ukrainako gerrak eragin dituen ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko.  

Bestalde, Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidenteak adierazi duenez, portuko azpiegitura "botila-lepoa" izan ez dadin, "sarearen kate-maila guztien" arazoei aurre egin behar zaie.

Bere hitzaldian, Bilboko Portuko presidenteak adierazi du katea "erabat lerrokatuta" egon behar duela, eta "aktore guztiei ondo" joan behar zaiela, portuak bilakaera ona izan dezan.

Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroak ere berretsi du Gobernuak "irmo" jokatuko duela garraiolarien geldialdian errepideetan istiluak saihesteko, baina baita sektorerako "premiazko eta beharrezko" neurriak hartzeko ere.

"Neurri horiek Ukrainako Krisiari Erantzuteko Plan Nazionalean jasotzeko lanean ari gara", esan du ministroak Diputatuen Kongresuan.

Zer egin daiteke egunez egun igotzen ari diren erregaien prezioak jaisteko?
Zer egin daiteke egunez egun igotzen ari diren erregaien prezioak jaisteko?
Zer egin daiteke egunez egun igotzen ari diren erregaien prezioak jaisteko?

1:24
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Energia berriztagarriak Errusia-Ukraina gerra Merkantzia-garraioari buruzko albisteak Energia ekoizpena gaur Gasolioaren prezioa