Ekonomia -

Greba garraio sektorean

Esne-industriak bere jarduera etengo du gaurtik aurrera, garraiolarien grebaren ondorioz

Esne-industriaren federazioak adierazi du grebara jo ez duten garraiolarien mugikortasuna eta segurtasuna bermatuz gero soilik berrabiatuko dutela jarduera.

Kamioien ilara bat Langraiz Okan. Argazkia: EFE
Kamioien ilara bat Langraiz Okan. Argazkia: EFE
Kamioien ilara bat Langraiz Okan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako esne-industriaren federazioak iragarri du gaurtik aurrera bere jarduera etetea erabaki duela, garraio-sektorean egiten ari diren greba mugagabearen ondorioz.

Gauzak horrela, esnekiak ekoizteko beharrezkoak diren produktuak banatzeari, ontziratzeari eta gordetzeari utziko diote.

Espainiako esne-industriaren federazioak 60 enpresa baino gehiago biltzen ditu, eta sektore horretako ekoizpenaren % 95 baino gehiago dago horien esku. Garraiolarien grebak ondorio sozial, ekonomiko eta ekologiko larriak eragingo dituela ohartarazi dute.  

Federazioak azpimarratu du grebara jo ez duten garraiolarien mugikortasuna eta segurtasuna bermatuz gero soilik berrabiatuko dutela beren ohiko jarduera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Lan gatazkak Industria Abeltzaintza enpresak