Ekonomia -

Ukrainako gerra

Martxoaren 29an argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaitsiko ditu Espainiako Gobernuak

Felix Bolaños Presidentetzako ministroak aurreratu du berria. Haren esanetan, "aukera" ezberdinak ari da aztertzen Gobernua, prezioak merkatu ahal izateko.

Argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaitsiko ditu Espainiako Gobernuak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 29an argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaisteko konpromisoa hartu du Espainiako Gobernuak. Egun horretan errege-dekretu bat onartuko dute Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei erantzun bat emate aldera.

Felix Bolaños Presidentetzako ministroak aurreratu du berria. Haren esanetan, "aukera" ezberdinak ari da aztertzen Gobernua, prezioak merkatu ahal izateko.

"Gure asmoa da erabakia Europar Batasuneko kideekin adostea, baina hori lortu ezean, Gobernutik neurriak hartuko ditugu. Formula ezberdinak ari gara aztertzen: Estatuak laguntzak ematea, laguntza fiskalak bideratzea edo energiarentzat prezio bakar bat ezartzea", azaldu du.

Zer egin daiteke egunez egun igotzen ari diren erregaien prezioak jaisteko?

1:24

Prezioen gorakadari aurre egiteko, Europako herrialdeak ere neurriak hartzen ari dira

2:32
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elektrizitatea Errusia-Ukraina gerra