Ekonomia -

Lana

Erakundeen Parte-hartzearen Legeak EAEko "elkarrizketa soziala sendotuko du"

Eusko Jaurlaritzak, patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek adostu dutenaren arabera, lan-talde batek elkarrizketa sozialaren mahaiari segurtasun juridikoa emango dion legearen oinarriak zehaztuko ditu.

EAEko elkarrizketa sozialaren mahaia. Argazkia: EFE
EAEko elkarrizketa sozialaren mahaia.
EAEko elkarrizketa sozialaren mahaia. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erakundeen Parte-hartzearen Legearen proposamena egiteko oinarriak adostea hitzartu dute Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek, UGTk eta CCOOk elkarrizketa sozialaren mahaian. Helburua Euskal Autonomia Erkidegoan elkarrizketa soziala "sendotzea" eta segurtasun juridikoa ematea da.

Gasteizen egin duten bileran, 2022ko planaren edukiak onartu dituzte, 30 lerro jasota.

Mahaiko kideen hitzetan, elkarrizketa soziala "finkatutako errealitate bat" da EAEn, orain arte gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuek parte hartu ez duten arren.

Gogorarazi dutenez, politika publikoak diseinatzeko prozesuetan Eusko Jaurlaritzaren, sindikatuen eta enpresen parte-hartzea arautzeko lege bat egitea aspaldiko aldarrikapena da.

Zentzu horretan, mahaiko kideek uste dute elkarrizketa sozialaren esparruan sinatutako akordioen ibilbideak eta garrantziak "hausnarketa sakonago" baten aldeko apustua ahalbidetzen dutela, Euskadin parte-hartze instituzionalari buruzko lege bat izateko, "elkarrizketa soziala dagoeneko arau hori duten beste autonomia-erkidego batzuen maila arauemaile berean kokatzeko".

Euren ustez, erakundeen parte-hartzeak, lege baten bidez araututa, "eragile sozialek gizarte demokratiko batean betetzen duten zereginari buruzko" eztabaida politikoa, publikoa, gardena eta "beharrezkoa" ahalbidetu behar du

Halaber, parte-hartze instituzionalaren legeak elkarrizketa soziala sendotzeko balio behar duela uste dute, "segurtasun juridiko handiagoa" emanez.

Adostutako neurrien artean, hainbat azpitalde sektorial sortzea dago; horien artean, EAEn laster onartzekoa den Lan Ikuskaritza Kudeatzeko lehenengo Planaren jarraipena egingo duena.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Confebask Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak CCOO UGT