Ekonomia -

Hezkuntza Legea

Sindikatuek greba eguna deitu dute Hezkuntzan martxoaren 25erako

Hezkuntza Legearen zirriborroarekin bat ez datozela aldarrikatzeko, mobilizazioak ere egingo dituzte hilaren 18an eta 28a, "Publikoa, euskalduna eta propioa" leloa lagun.

Greba eguna deitu dute Hezkuntzan sindikatuek martxoaren 25erako. Argazkia: Steilas
Greba eguna deitu dute Hezkuntzan sindikatuek martxoaren 25erako. Argazkia: Steilas
Greba eguna deitu dute Hezkuntzan sindikatuek martxoaren 25erako. Argazkia: Steilas

LUZIA ZUGADI LASA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek bilera egin dute astearte honetan Hezkuntza Legearen zirriborroaren nondik norakoak eztabaidagai hartuta. Zirriborro horrekin bat ez datozela argi utzi eta martxoaren 25erako greba eguna deitu dute Hezkuntzan, "ordezkatzen ditugun langileak eta gure aldarrikapenak aintzat har ditzaten".

Halaber, mobilizazioak iragarri dituzte "Publikoa, euskalduna eta propioa" leloa lagun, martxoaren 18rako eta 28rako. Bi egun horietan Legebiltzarraren aurrean batuko dira, 10:30ean. Greba egunean, berriz, manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetan zehar, 11:30ean hasita. Arriagatik aterako da manifestazioa.

Legea eraginkorra izan dadin, zenbait baldintza bete behar direla azaldu dute gaurko agerraldian. Hasteko, publikoa izango den Hezkuntza Lege bat nahi dute, beste edozeren gainetik, betiere, langileen zein ikasleen eskubideak bermatuz, eta horien parte-hartzea eta adostasuna kontuan izanda.

Gainera, azpimarratu dute Hezkuntza Lege propioa nahi dutela. "Horretarako EAEko Hezkuntzan erabateko eskumenak eskuratu eta Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekin elkarlana areagotu beharko litzateke", esan dute.

Inbertsio eta baliabide nahikoa izango dituen legea ere eskatu dute, eta segregazioari aurre egiteko helburua jarri dute mahai gainean, besteak beste, "matrikulazio prozesu gardenak" aldarrikatuz.

Aldarrikapenen artean sartu dute, baita, euskara eta bizikidetza balioak erdigunean jartzea, Hezkuntza sistema osatzen duten langileen enplegua eta lan baldintzak bermatzea, merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at dagoen lege bat onartzea eta parte hartzailea izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea berriak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba ELA LAB Grebak albisteak Greba Euskal eskola publikoan Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Sindikatuen azken ordukoa CCOO Steilas albisteak