Ekonomia -

UKRAINAKO GERRA

Espainiako Gobernuak zerga jaitsiera jasoko duen plana onartuko du martxoaren 29an

Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko plana onartu eta energiari ezarritako zergak jaitsiko dituela iragarri du Pedro Sanchezek, besterik zehaztu gabe. Aurrez, gizarte eragileekin eta alderdi politikoekin negoziatu nahi ditu neurri fiskalak.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea La Sexta telebistan egin dioten elkarrizketan. EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea La Sexta telebistan egin dioten elkarrizketan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea La Sexta telebistan egin dioten elkarrizketan. EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko plana onartuko du Espainiako Gobernuak martxoaren 29an, eta energiari ezarritako zergak jaitsiko dituela iragarri du bart Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak.

La Sexta telebista kateari bart eskainitako elkarrizketan ez du argitu zein zerga jaitsiko dituen. Izan ere, hori zehaztu aurretik gizarte eragileekin eta alderdi politikoekin negoziatu nahi du.

Energiaren prezioari lotuta, elektrizitatearen prezioa gasaren prezioari lotuta ez egotea eskatuko Pedro Sanchezek martxoaren 24an eta 25ean egingo den Europako Kontseiluaren bileran.

Bestalde, Defentsako gastua igotzearen alde mintzatu da Espainiako presidentea NATOk ezarritakoa betetzeko, hots, gastu militarra Barne Produktu Gordinaren % 2koa izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Pedro Sánchez albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gastu publikoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa