Ekonomia -

GARRAIOLARIEN GREBA

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek 24 orduko geldialdia abiatu dute, garraiolarien greba dela eta

Arraina banatzerik izango ez badute, itsasora ateratzeak zentzurik ez duela ondorioztatu dute arratsalde honetan egindako bileran. Astearte iluntzean berriro itsasoratzea da asmoa, baina erabakiak egunez egun hartuko dituztela zehaztu dute.

Arrantzaleak Hondarribiko portuan. Artxiboko argazkia: EFE
Arrantzaleak Hondarribiko portuan. Artxiboko argazkia: EFE
Arrantzaleek 24 orduko geldialdia egingo dute, garraiolarien greba dela eta

2:32

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek 24 orduko geldialdia abiatu dute astearte honetan, Hego Euskal Herriko garraiolariak egiten ari diren greba mugagabeak eraginda.

Arratsaldean, kofradiek bilera egin dute egoera aztertzeko, eta ebatzi dute ez duela zentzurik itsasora ateratzeak, portura iritsitakoan arraina banatzeko garraiorik egongo ez bada.

Printzipioz, lanuztea 24 ordukoa izango da eta bihar iluntzean berriro itsasoratzea da asmoa. Alabaina, kofradiek azpimarratu dute erabakiak egunez egun hartuko dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza Merkantzia-garraioari buruzko albisteak