Ekonomia -
Industria
Sestaoko ACBk itxita jarraituko du martxoaren 23ra arte, elektrizitatearen kostuagatik
Aste honetan egoera aztertuko dute, produkzioa berreskuratzera begira, Europa Pressek aipatutako ArcelorMittalen iturrien arabera.
Agentziak | EITB Media
Sestaoko ACBko lantegiak geldituta jarraituko du, gutxienez martxoaren 23ra arte, elektrizitatearen prezioaren ondorioz. Aste honetan aztertuko dute egoera, produkzioa berreskuratzera begira, Europa Pressek aipatutako Arcelor Mittalen iturrien arabera.
Energiaren kostu altua da, iturrien arabera, ekoizpenik gabe jarraitzeko arrazoia. Langileei behin-behineko lan-erregulazioko espedientea aplikatu diete.
Momentuz, hamar egun egongo da geldituta, zehaztutako lanegun eta atseden egutegiari jarraituta. Beraz, martxoaren 23ra arte, gutxienez, ez dute lanik egingo. Aste honetan aztertuko dute berriro egoera. Prezioen eboluzioa jarraitu eta hurrengo egunetarako prebisioa egingo dute, ekoizpenari berriro ekin ahal dioten ikusteko.
Bestalde, Olaberriako (Gipuzkoa) ArcelorMittalen lantegia "aldizka" jarraituko dute lanean, elektrizitatearen kostua txikiagoa den orduak aprobetxatuta.