Ekonomia -

Lan-istripua

Behargin bat hil da Baionan

Garabi bat gidatzen ari zela, erori egin da etxebizitza baten gainera eta gidaria hil egin da. Ezbeharra San Izpiritu auzoan gertatu da 14:00ak aldera. Etxebizitzako 22 bizilagun, tartean lau haur, Ibis hotelera eraman behar izan dituzte.

Garabia Baionan (Lapurdi). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Garabia Baionan (Lapurdi). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Garabia Baionan (Lapurdi). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da Baionan (Lapurdi), Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Garabi bat gidatzen ari zela, erori egin da etxebizitza baten gainera eta gidaria hil egin da.

Ezbeharra San Izpiritu auzoan gertatu da 14:00ak aldera.

Etxebizitzako 22 bizilagun, tartean lau haur, Ibis hotelera eraman behar izan dituzte.

Garabiak eraikineko teilatua jo du. Irudia: EiTB Media

Baionako suprefetak azaldu duenez, "zoritxarrez garabiaren gidaria hil da". Beste hainbat pertsona ikusitakoarekin eta kolpearen dardararekin shock egoeran direla erantsi du.

Atzo bertan instalatu zuten garabia, lau zutabetan oinarrituta, eta dirudienez, zutabeetako batek ez du pisua eutsi eta horregatik erori da garabia.

Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten eta errepidea itxi behar izan dute Charles-Vaillant zubiaren eta San Izpirituko zubiaren artean. Ostegun goizera arte itxita egongo da, errepidea garbitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iparraldea Baionako albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Lapurdi