Ekonomia -

Ogasuna

Errenta-aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 5ean hasiko da Araban

Zergadunek ekainaren 27ra arte izango dute aitorpena aurkezteko. Proposamena onartuz, Ogasunaren Laguntza Programaren bitartez edo bulegoetan aurrez aurre egin ahalko da.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 5ean hasiko da Araban 2021eko errenta-aitorpena egiteko epea, eta ekainaren 27an bukatuko da, Foru Aldundiak iragarri duenez.

"Rentafacil" proposamena jasotzen duten zergadunek Internet bidez baliozkotu edo moldatu ahal izango dute, apirilaren 5etik aurrera. Alokatutako ondasun higiezinen etekinak, ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkaria eta kontu zenbakia erantsi ahalko dira.

Telematikoki egiten ez badira, apirilaren 25etik ekainaren 17ra arte baieztatu ahalko dira.

Era berean, apirilaren 5ean aitorpenak aurkeztu ahalko dira "rentared" modalitatean. Horiek dira Ogasunaren Laguntza Programaren bitartez egindakoak. Internet bidez entregatzen dira.

Aitorpena aurkezteko beste modu bat aholkularitzen eta gestorien bitartez da ("rent@araba" modalitatea), egun beretik aurrera. Apirilaren 25ean hasiko da aurrez aurreko arreta errentaren gaineko zergako aitorpenak egiteko, Ogasunaren Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Errenta aitorpena Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arabako Foru Aldundia