Ekonomia -

Argindarra

Markak hautsita, inoizko prezio garestiena izango du argindarrak astearte honetan: 544,98 euro/MWh

Ordu tarteak kontuan izanda, 19:00etatik 20:00etara joko du goia agindarraren prezioak: 700 euro/MWh. Aldiz, 03:00etatik 04:00etara egongo da merkeen: 424,88 euro/MWh.

La luz alcanzará el martes su máximo histórico con 544,98 euros/MWh
La luz alcanzará el martes su máximo histórico con 544,98 euros/MWh
La luz alcanzará el martes su máximo histórico con 544,98 euros/MWh

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean, markak hautsiko ditu berriro argindarraren prezioak. Hain zuzen ere, % 23,15 garestitu, eta inoizko prezio garestiena izango du: 544,98 euro/MWh. Ukrainako gerrak eraginda, gasaren prezioak ere gora egin du, eta horrek ekarri du argindarra ere garestitzea.

Ordu tarteak kontuan izanda, 19:00etatik 20:00etara joko du goia: 700 euro/MWh. Aldiz, 03:00etatik 04:00etara egongo da merkeen: 424,88 euro/MWh.

Guztira, 11 milioi etxek dute tarifa aldakorra Espainiako Estatuan, eta horiei guztiei zuzenean eragingo die prezioen gorakadak. Gainera, prezio horiek erreferentzia gisa hartuko dituzte hornigaia merkatu askean kontratatuta duten 17 milioi lagunen tarifak zehazteko orduan.

Espainiako Estatuan ez ezik, Alemanian, Belgikan, Frantzian, Italian, Portugalen eta Erresuma Batuan ere nabarmen igo da gasaren prezioa. Herrialde horietan, batez beste, hauxe da argindarraren prezioa: 400 euro/MWh.

Iazkoa izan zen historiako urterik garestiena (111,93 euro/MWh), argindarrari dagokionez. Alabaina, 2022an aise gainditu dira 2021eko prezioak, eta dagoeneko bikoiztu egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Gas naturala Errusia-Ukraina gerra