Ekonomia -

Energia

Argindarraren prezioak 500 euro/MWh harrapatuko du 19:00etatik 20:00etarako tartean

Batezbesteko prezioak ere markak hautsiko ditu, 442,54 euro/MWh, hain justu. Ukrainako gerrak gas naturala garestitu du, eta horrek, ondorioz, argindarra.

Inoizko prezio garestiena izango du gaur argindarrak: 442,54 euro/MWh. Argazkia: Pixabay
Inoizko prezio garestiena izango du gaur argindarrak: 442,54 euro/MWh. Argazkia: Pixabay
Inoizko prezio garestiena izango du gaur argindarrak: 442,54 euro/MWh. Argazkia: Pixabay

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren prezioa % 16,76 igoko da astelehen honetan, eta inoizko preziorik altuena izango du: 442,54 euro/MWh, batez beste.

Iazko abenduaren 23an hautsi zuen marka. Orduan, megawatt-orduaren prezioa 383,67 eurora iritsi zen.

Iragan igandeko prezioarekin (379,03 euro/MWh) alderatuta, batez beste 63 euro garestiagoa izango da gaur argindarra.

Ordu tarteak kontuan izanda, 19:00etatik 20:00etara joko du goia argindarraren prezioak: 500 euro/MWh. Preziorik baxuena, berriz, 23:00ak eta 24:00ak bitartean izango du: 379,02 euro/MWh.

Gasaren prezioak gora egin ostean garestitu da argindarra, Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia KPI gaur Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Gas naturala Errusia-Ukraina gerra