Ekonomia -

ENPLEGUA

Eusko Jaurlaritzak 3.000 lanpostuko bi Lan Eskaintza Publiko deituko ditu aurten Administrazioan

Lehenengo deialdia 1.400 plaza ingurukoa izango da, bederatzi eskala desberdinetarako, eta bigarrena 1.700 ingurukoa.

Eusko Jaurlaritzaren lan-eskaintza publikoa Gasteizen. Argazkia: EFE.
Eusko Jaurlaritzaren lan-eskaintza publikoa Gasteizen
Eusko Jaurlaritzaren lan-eskaintza publikoa Gasteizen. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak ostiral honetan baieztatu duenez, aurten 3.000 lanpostutik gorako bi lan-eskaintza publiko egingo dira Euskal Administrazioan.

Deialdi horiei esker, Administrazioko bitartekotasuna gutxituz joango da pixkanaka, Jon Andoni Atutxa EAJko legebiltzarkideak egindako galderari erantzunez sailburuak Eusko Legebiltzarrean nabarmendu duenez.

Lehenengo deialdia 1.400 plaza ingurukoa izango da, bederatzi eskala desberdinetarako, eta "ahalik eta lasterren" onartuko dela adierazi du Garamendik, eta probak udazkena baino lehen egin ahal izatea espero duela gaineratu du.

Bigarren deialdia 1.700 plazakoa izango da, gutxi gorabehera, eta ekaina baino lehen aurreikusten den 2022ko plazen eskaintza onartu ostean egingo da, horren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Lana Funtzionarioak Albisteak Lan Eskaintzak Eguneko albisteak Ekonomia