Ekonomia -

Gerra ukrainan

Bilboko Portua: "Datozen egunetan ez da gas ontzien geldialdietan aldaketarik izango"

"Bilboko Portura heltzea edo bertatik abiatzea eragozteko agindurik eta protokoloan aldaketarik ez dago ontzien jatorria kontuan hartuta", argitu du portuko agintaritzak ohar batean.

Bilboko portuaren artxiboko irudi bat
Bilboko portuaren artxiboko irudi bat
Bilboko portuaren artxiboko irudi bat

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuak arratsaldean jakitera eman duenez, "datozen egunetan ez da gas ontzien geldialdietan aldaketarik izango, eta operazio guztiak normaltasun osoz egiten ari dira".

"Bilboko Portura heltzea edo bertatik abiatzea eragozteko agindurik eta protokoloan aldaketarik ez dago ontzien jatorria kontuan hartuta", argitu du portuko agintaritzak ohar batean.

Ondorioz, Bilboko Portuan "normaltasunez" ari dira lanean, eta "ontzi eta linea guztiak heltzen ari dira", errepikatu duenez.

Ordu batzuk lehenago, ostera, gas errusiarra daraman itsasontzi bati Bilboko Portuan sartzea debekatu behar ziotela azaldu diote portuko iturriek Radio Euskadiri.

Estatu kideek joan den astean aire-espazioaren itxiera iragarri zutenetik, Espainiako Gobernuak erabaki hori bera hartzea eta itsas espazioa ixtea proposatu zien bazkideei.

Hala ere, Kremlini ezarritako zigorren artean Europak ez du oraingoz energiaren alorra ukitu; izan ere, Errusia da Europar Batasunaren gas-hornitzaile nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Errusia argazkiak Bilboko Portua albisteak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Merkataritza albisteak Gasaren prezioa