Ekonomia -
Argindarra
Urteko prezio altuena izango du argindarrak ostegunean, % 35 garestituta: 341 euro/MWh
Soilik birritan egon da garestiago argindarraren prezioa. Ordu tarteak kontuan izanda, 08:00etatik 09:00etara goia joko du: 400 euro megawatt orduko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Argindarraren prezioak gora egingo du berriro ostegun honetan. Hain zuzen ere, % 34,44 garestituko da gaurko egunarekin alderatuta: batez beste 341 euro/MWh, urteko garestiena.
Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik astebete igarota, argindarrak 300 euro megawatt orduko langa gaindituko du estreinakoz aurten. Soilik birritan egon da garestiago.
Hala, iazko abenduaren 23an baino % 11 garestiago egongo da. Orduan jo zuen goia, marka guztiak hautsita: 383,67 euro/MWh.
Ordu tarteka banatuta, 08:00etatik 09:00etara egongo da gorenean: 400 euro megawatt orduko. Aldiz, gauerdian izango du prezio merkeena (260/MWh).
Duela astebeteko prezioarekin erkatuz gero, % 74,36 garestiagoa izango da biharkoa, eta 2021eko martxoko lehen ostegunekoa (55,27 euro/MWh) seikoiztuko du.