Ekonomia -

Mobile World Congress

Hazten ari diren komunitate teknologikoei laguntzeko plataforma aurkeztu du Jaurlaritzak Mobile Congress-en

"Startup"ek, inbertitzaileek edo ekosistemako agenteek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila hobetu, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.

Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren Mapa aurkeztu dute 2022ko Mobile World Congress-en. Irekia
Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren Mapa aurkeztu dute 2022ko Mobile World Congress-en
16 euskal Startupek berritasun teknologikoak aurkeztu dituzte MWC azoka barruan antolatzen den 4YFN espazioan

1:19

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren Mapa aurkeztu du Bartzelonako Mobile World Congress 2022an, Euskadin kokatutako oinarri teknologiko eta berritzaileko 900 enpresa berritzaileren informazio eguneratua biltzen duen online datu-basea.

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak eman ditu Up! Euskadi plataformaren inguruko xehetasun guztiak. Plataforma berriak informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna ematen die startupei eta ekosistemako agente guztiei, eta ekintzailetza aurreratuko Hub gisa posizionatzen du Euskadi.

Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako agenteek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila hobetu, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.

Plataforma hau lankidetzan garatu da Dealroom-ekin, ekosistema teknologikoei buruzko datuen Europako eta munduko hornitzaile nagusiarekin.

Jaurlaritzaren arabera, SPRI taldeak bultzatutako proiektu horrek tokiko euskal ekosistemaren konektibitatea hobetuko du, eta lurraldea nazioarteko mapan "ekintzailetza aurreratuko" gune "berri eta etorkizun handiko" gisa kokatzen lagunduko du.

Euskadi ekintzailetza teknologikorako hub garrantzitsua da; izan ere, egoitza bertan duten oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko 900 enpresa berri aktibo baino gehiago daude eta, era berean, mundu osoko startup enpresak erakartzeko gaitasuna duten nazioarteko ekintzailetza programak ere badira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskal enpresak azken ordukoa Bartzelona albisteak