Ekonomia -

Krisia

Mercedesek bertan behera utziko du ekoizpena astelehen honetan horniduraren "egoera kritikoagatik"

Martxoaren 7tik aurrera aurreikusitako martxan jarraitzeko asmoa dute, baina "epe laburrean ere zalantzak daudenez", martxoaren 3an jakinaraziko dute azken erabakia.

Gasteizko Mercedes-Benzeko langileak. Argazkia: EiTB
Gasteizko Mercedes-Benzeko langileak. Argazkia: EiTB
Gasteizko Mercedes-Benzeko langileak. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes-Benzen lantegiak ekoizpeneko hiru txandak etengo ditu astelehenetik martxoaren 4ra, erdieroaleen merkatuan dagoen horniduraren "egoera kritikoagatik".

Ekoizpen sektore guztietan etengo dituzte lan txandak datorren astean, eta langile zuzenei eta zeharkakoei eragingo die. Dena den, "nahitaez egin beharrekoak" daude, eta horietan lan egingo dute.

Hurrengo astean, martxoaren 7koan, aurreikusitako martxan lan egiteko asmoa dute, baina "epe laburrean ere zalantzak daudenez", martxoaren 3an jakinaraziko dute azken erabakia.

Bestalde, martxoan ekoizpen arazoengatik sortuko diren galerak direla eta, martxoaren 12an, 19an eta 26an, larunbatetan, behar egitea aurreikusi dute.

Planifikazio horren helburua da "bezeroekin hitzemandako bolumena entregatzea eta galdutako ekoizpena berreskuratzea".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Araba EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Enpresen albisteak Industria Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan