Ekonomia -

Petrolio upelaren prezioa ia 100 dolarrean dago, 2014tik lehen aldiz

Ukraina eta Errusiaren arteko tentsioek eragin dute petrolioaren prezioaren igoera. Bestalde, Ibex 35 indizeak % 2,45 egin du behera, astearte honetan, burtsen irekieran.

Petrolio upelaren prezioa ia 100 dolarrean dago. Argazkia: EFE
Petrolio upelaren prezioa ia 100 dolarrean dago. Argazkia: EFE
Petrolio upelaren prezioa ia 100 dolarrean dago. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petrolio upelaren prezioak gora egin du nabarmen, ia 100 dolarreraino. Valdimir Putin presidente errusiarrak Donetsk eta Lugansk errepubliken independentzia aitortzeak, eta, "bake misio baten baitan", Indar Armatuak bi herrialde horietan zabaltzeko hartutako erabakiak ekarri dute igoera.

Modu horretan, Brent upelaren prezioak goranzko joerari eutsi dio, gaurko honetan 99,01 dolarrean baitago. Astelehenetik, beraz, % 3,79ko igoera izan du.

Esan bezala, Ukraina eta Errusia arteko tentsioak daude prezio igoera horren atzean.

Ibex 35 indizeak % 2,45 egin du behera

Astearte honetan, burtsen irekieran, % 2,45 jaitsi da Ibex 35 indizea. 8.280,72 puntutan zegoen, hain zuzen ere, 09:01ean. Atzo, % 1,1 egin zuen behera.

Europako gainerako burtsek ere galerak izan dituzte: % 2,59 Frankfurtekoak, % 1 Pariskoak eta % 1,5 Londreskoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Europa Errusia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Burtsa Petrolioa Errusia-Ukraina gerra gaur