Ekonomia -

Bizkaia

Artxandako tunelen ordainlekuan kontakturik gabe ordaindu ahalko da

Obrak 3,6 milioi euroko aurrekontua eta 11 hilabeteko iraupena izango du. Bizkaiko Foru Aldundiak tunelen ordainlekua birmoldatuko du, kontakturik gabeko ordainketa ahalbidetzeko.

Artxandako tunelen bidesaria. Irudia. Bizkaiko Foru Aldundia
Artxandako tunelen bidesaria. Irudia. Bizkaiko Foru Aldundia
Artxandako tunelen bidesaria. Irudia. Bizkaiko Foru Aldundia

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak Artxandako tunelen ordainlekua birmoldatuko du, kontakturik gabeko ordainketa ahalbidetzeko, lurraldeko bidesari errepideen kudeaketa sistemen digitalizazio eta batasun teknologiko estrategiaren markoan.

Artxandako proiektua erredakzio fasean dago oraindik. Lanak uda ondoren hastea espero dute. Obrak 3,6 milioi euroko aurrekontua eta 11 hilabeteko iraupena izango du, Aldundiak ohar batean jakitera eman duenez.

Proiektuak zazpi errei zentraleko diseinuari eutsiko dio. Bertan eskudirutan, txartelarekin edo teleordainketa bidez pagatzea posible izango da, baina hegaletako erreietan arkuak ordezkatuko dituzte, hesirik gabeko teknologian oinarritzeko.

Ordainlekuen digitalizazio egitasmoan 4,4 milioi euro inbertitu dituzte dagoeneko. Horrela, AP-8 autobidean eta  hegoaldeko saihesbidean kontakturik gabeko txartelekin ordaintzea posible da jadanik.

Une honetan, Bizkaiko errepideetan ordainketa metodo nagusia Via T delakoa da, ondoren txartela eta, azkenik, eskudirua.

2021ean, Via Tk 21,9 milioi erabiltzaile izan zituen (% 67,8), txartelek 6,6 milioi (% 20,32) eta eskudiruak 3,8 milioi (% 11,85).

Remodelación del peaje de Artxanda. Imagen: Diputación Foral de Bizkaia

Remodelación del peaje de Artxanda. Imagen: Diputación Foral de Bizkaia

Remodelación del peaje de Artxanda. Imagen: Diputación Foral de Bizkaia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo Bizkaia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Artxanda Bizkaiko Foru Aldundia Istripua Txorierrin