Ekonomia -

Tragedia Ternuan

Marinelen senideak: "Hil direla badakigu, baina ez dute abandonatzerik merezi"

"Ez dugu lankidetzarik, laguntzarik eta babesik sentitzen. Espainiak dituen baliabideak jartzea nahi dugu. Kanadak jarri nahi ez baditu, Espainiak baliabide nahikoak ditu zonaldean", defendatu dute.

María Jose do Pazo Maringo (Pontevedra) portuko langileen babesa jasotzen. Argazkia: EFE
María Jose do Pazo Maringo (Pontevedra) portuko langileen babesa jasotzen. Argazkia: EFE
María Jose do Pazo Maringo (Pontevedra) portuko langileen babesa jasotzen. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desagerturik dauden 12 marinelen bilaketa lanak berriz abiatzeko eskatu diote Villa de Pitanxo arrantza ontziko marinelen senideek Espainiako Gobernuari. "Hil direla badakigu, baina 12 pertsona horiek ez dute abandonatzerik merezi", adierazi du Maria Jose Dopazok, Francisco Dopazoren alabak.

Ternuan hondoratutako ontziaren senitartekoek eta lagunek erreskate dispositiboaren inguruko informazio falta salatu dute. Kanadako agintariek behin betiko bilatzeari utzi behar ziotela komunikabideen bidez enteratu direla ziurtatu dute.

"Ez dugu informaziorik ezertaz. Komunikabideetan ikusi eta gu harremanetan jartzen ez baldin bagara, erreskatea bertan behera utzi dutenik ez genuke jakingo", kritikatu du Christopher Gonzalezek, Fernando Gonzalezen semeak, Maringo portura iritsi denean.

"Ez dugu lankidetzarik, laguntzarik eta babesik sentitzen. Espainiak dituen baliabideak jartzea nahi dugu. Kanadak jarri nahi ez baditu, Espainiak baliabide nahikoak ditu zonaldean", defendatu du Maria Jose Dopazok.

Odei Esnaola: ''Familiei ez die inork esan ofizialki bilaketa lanak bertan behera geratu direnik''
Odei Esnaola: ''Familiei ez die inork esan ofizialki bilaketa lanak bertan behera geratu direnik''
Odei Esnaola: ''Familiei ez die inork esan ofizialki bilaketa lanak bertan behera geratu direnik''

1:52

"Galerengatik atsekabe izugarria dugu, eta honek are gehiago handitzen du", esan du. Marinelen senideek Dopazo babestu dute portuan. Senitartekoak "bizirik ez" daudela "aitzakiatzat" hartuta "48 ordu baino gutxiagoren" buruan bilatzeari uztea deitoratu du, eta Espainiako Gobernua "isilik eta txalo".

"Zoritxarrez, dagoeneko bizirik ez daudela badakigu, baina abandonatzerik merezi ez duten 12 pertsona dira", azpimarratu du ontziko makineria buruzagiaren alabak.

Maria Jose Dopazoren hitzetan, Espainiak "ontziak eta hegazkinak ditu". "Denbora guzti honetan zer ari dira egiten?", galdetu du, "gure jendea etxera ekartzeko" bidali beharrean.

Erreskatean lagundu zuten arrantza ontzien lana, ostera, eskertu du. "Haiek familien atsekabearekiko eta ur azpian dauden lankideekiko enpatia azaldu dute", nabarmendu du. "Hiru pertsona salbatu ziren haiei esker", erantsi duenez.

Hala ere, arrantza ontziei "salbamendu ontzi bihurtzea ezin zaie eskatu", gaineratu du.

Adituek diote "Villa de Pitanxo" ontziaren kapitainaren azalpenak entzun arte ez dela jakingo zer gertatu zen

1:32

"Carreira" eta "Marreiro" ontzien hondoratzeak ez dituzte ahazten Pasaian
"Carreira" eta "Marreiro" ontzien hondoratzeak ez dituzte ahazten Pasaian
"Carreira" eta "Marreiro" ontzien hondoratzeak ez dituzte ahazten Pasaian

1:29
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Naufragioak Galizia Kanada Arrantza