Ekonomia -

energia berriztagarriak

Frantzian 14 erreaktore nuklear berri eraikitzea proposatu du Macronek

Frantziako presidenteak energia nuklearra sustatu nahi du datozen urteetarako, elektrizitatearen barne-ekoizpena bultzatzeko estrategia baten baitan.

Macron, zentraletarako turbina-fabrikan. Argazkia: EFE
Macron, zentraletarako turbina-fabrikan. Argazkia: EFE
Macron, zentraletarako turbina-fabrikan. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak datozen urteetan energia nuklearra berriz sustatzearen alde egin du ostegun honetan, eta 14 erreaktore berriren sorrera mahaigaineratu du, industria mota hori energia berriztagarriekin uzartu nahi duen estrategia baten baitan. Hala, elektrizitatearen barne-ekoizpena bultzatzea litzateke asmoa.

Apirileko hauteskundeak hurbil dituen presidenteak 2030ra begirako estrategia baten nondik norakoak marratu ditu, zenbait hamarkadarako aztarna utziko lukeena. Esparru energetikoan Frantziaren "independentzia eta askatasuna" lortzea du jomuga.

Macron zentraletarako turbina-fabrika batean izan da, eta belaunaldi berriko sei erreaktore berri jarri nahi ditu martxan, baita 2050 aurretik beste zortzi aztertu ere. Urte horretarako, Frantziak karbono isurketei dagokienez herrialde neutro izateko konpromisoa hartu du.

Agintariak azaldu duenez, "estrategia plurala" da, energia nuklearra eta energia berriztagarriak batzeko helburua duena, kanpoko hornidura kutsatzaileagoekiko menpekotasuna murrizteko. Gaineratu du biek bermatuko dutela epe luzera energia merkeago bat, eta Frantzia merkatuen "zurrunbilotik" askatuko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia argazkiak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Emmanuel Macron Energia berdeari buruzko albisteak Energia iturriak