Ekonomia -

GUTXIENEKO SOLDATA

Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta enpresariek gutxieneko soldataren igoera eztabaidatuko dute gaur

Litekeena da CEOEk igoera honi ezezkoa ematea; beraz, Gobernuaren eta sindikatuen arteko akordio bat atera liteke bileratik.

Yolanda Diaz Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Yolanda Diaz Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Yolanda Diaz Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioa gaur bilduko da CCOO, UGT, CEOE eta Cepymeko ordezkariekin, aurtengo lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera zehazteko. Gaur egun, hilabeteko 965 euroan dago, 14 ordainsaritan.

10:00etan hasiko da bilera, eta, itxura guztien arabera, Gobernuaren eta sindikatuen arteko akordio bat atera liteke negoziaziotik, enpresarien babesik gabekoa, aurreko gutxieneko soldataren igoerarekin gertatu zen bezala.

Mahaigainean dago CCOO eta UGT sindikatuek hileko 1.000 eurora igotzeko egindako eskaera, urtarrilaren 1etik aurrera atzeraeraginez, iazko irailean Gobernuarekin adostutako konpromisoa betetzeko.

Akordio horretan ezarri zutenez, batez besteko soldataren % 60ra iritsi beharko litzateke soldata minimoa legegintzaldia amaitu aurretik, 2022ko eta 2023ko "berrikusketa mailakatuarekin". Hala ezartzen du Espainiak onetsitako Europako Gutun Sozialak, eta hala hitz eman zuen koalizio gobernuak.

CEOE eta Cepyme enpresa elkarteek ez zuten akordioa babestu. Horien ustez, ez zen soldata minimoa igotzeko unea, Espainiako ekonomia suspertzen hasia zelako eta enplegu sorkuntzari kalte egin ziezaiokeelako.

Antzeko argudioa darabil orain CEOEk 1.000 eurorainoko igoera horri uko egiteko. Antonio Garamendi presidenteak aurreko astean ohartarazi duenez, sindikatuek eskatutako zenbatekora igotzeak "enpleguaren kontrakzio esanguratsua" eragin lezake, oraindik ere badirelako krisialditik suspertu ez diren enpresak, txikienak bereziki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Sindikatuen azken ordukoa Euskal enpresak azken ordukoa CCOO UGT azken ordukoa Soldatak albisteak gaur Yolanda Diaz CEOEri buruzko albisteak