Ekonomia -

Erregaien garestitzea

Gasolinak marka historikoa hautsi du bederatzi urte beranduago, 1,538 euro litroa

Era berean, gasolioaren prezioak gora egin du seigarren astez jarraian, eta 1,445 euro maximo historikoaren azpitik dago (% 1,6), baina bosgarren salneurri garestiena gainditu du.

EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolinaren prezioak gora egin du bosgarren astez jarraian, eta marka historikoa hautsi du, 1,538 euro litroa. 2012ko irailean azken maximo historikoa gainditu zuen, duela bederatzi urte baino gehiago.

Europar Batasuneko (EB) Petrolio Txostenak ostegun honetan jakitera eman duenez, Espainiako Estatuan gasolina litroa batez beste 1,538 euroan saltzen ari dira aste honetan. Gasolioak, aldiz, 1,422 euroko salneurria du.

Igoera berriaren ostean, duela hamar urte baino gutxiago ezarritako marka, 1,522 euro, hautsi du gasolinak. Bitartean, gasolioaren prezioak gora egin du seigarren astez jarraian ,eta 1,445 euro maximo historikoaren azpitik dago (% 1,6), baina bosgarren salneurri garestiena gainditu du.

Azken astean % 1,2ko eta 1,4ko igoerekin, hurrenez hurren, bi erregaiek goranzko joera mantentzen dute 2022an. Horrela, urteko lehen bost asteetan etengabe gora egin dute, iragan Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren.

Zentzu horretan, gasolinak eta gasolioak 2020ko azaroan hasitako igoerari berriz heldu diote. Orduan ia etengabe garestitzen hasi ziren. Duela ia bi hilabete marka historikoak hausteko zorian izan ziren dagoeneko.

Depositua betetzea 84 eta 78 euro, hurrenez hurren

Gauzak horrela, 55 litroko depositu bat gasolinarekin betetzeko 84 euro baino gehiago behar dituzte herritarrek, eta gasolioz betetzeko 78 euro.

2021eko aste berdinarekin alderatuta, gasolina % 25 garestitu da orain, eta gasolioa % 28. Bestalde, 2020ko aste berdinaren prezioak aztertuz gero, pandemiak eztanda egin baino hilabete batzuk lehenago, gasolina % 17 garestiagoa da, eta gasolioa % 15.

Gainera, azken hilean gasolina % 4 garestitu da, eta gasolioaren prezioak % 6 egin du gora.

Ipar Euskal Herrian, gasolinak 1,746 euroko prezioa du, eta gasolioak 1,670 euroko salneurria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Gasolioaren prezioaren igoera