Ekonomia -

Osakidetzako oposizioak

Epaileak sei hilabetez luzatu du Osakidetzako oposizioetan izandako irregulartasunei buruzko ikerketa

Joan den astean LAB sindikatuak salatu zuen Traumatologiako azterketetan hitz klabeak erabili zirela notarik altuena nori eman behar zitzaion zehaztuz. Epaileak denbora gehiago hartu nahi du dokumentazio berria ikertzeko.

Osakidetzako lan-deialdi publiko bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Osakidetzako lan-deialdi publiko bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Osakidetzako lan-deialdi publiko bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzaren 2016-2017ko lan-eskaintza publikoan izandako ustezko irregulartasunak ikertzeko epea beste sei hilabetez, datorren uztailera arte, luzatzea erabaki du epaileak, ESK sindikatuak jakinarazi duenez.  

LAB eta ESK sindikatuek eskatu dute ikerketaren epea luzatzea, joan den astean irregulartasunei buruzko informazio gehiago epailearen esku utzi eta gero. Dokumentazio horren arabera, Traumatologiako azterketetan "hitz klabeak" erabili ziren notarik altuena izan behar zuten oposiziogileak nortzuk ziren identifikatzeko.

Berba horiek maiuskulaz eta azpimarratuta agertzen dira 70 puntu baino gehiago eskuratu zituzten oposiziogileen (% 95) azterketetan.

Gauzak horrela, sindikatuek susmopean dauden 21 espezialitateetako azterketak "zorrotz" aztertu ahal izateko ikerketa beste sei hilabetez luzatzeko eskatu diote epaileari, eta honek onartu egin du.

ESK sindikatuak adierazi du luzapen honekin beraiek hasieratik defendatu duten teoria berresten dela: "Auzi konplexua da, eta dokumentazio guztia zorrotz aztertu beharra dago, guretzat nabarmena den hori frogatzeko: bezero-sistema bat ezarrita dagoela plazak nori eman erabakitzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza LAB Funtzionarioak bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Sindikatuak ESK