Ekonomia -

LANA

Gasteizko Mercedes lantegiak astelehenetik ostiralera lan egingo du datorren astean

Mercedesen Gasteizko lantegian hiru txandatan arituko dira datorren astean, astelehenetik ostiralera. Halaber, muntaia eta pintura sektoreetako langileek otsaileko hiru larunbatetan lan egin beharko dute.

Mercedesen Gasteizko lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Mercedesen Gasteizko lantegia
Mercedesen Gasteizko lantegia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes lantegiak "printzipioz" hiru txandatan lan egingo du datorren astean, astelehenetik ostiralera, zuzendaritzak ostiral honetan ohar bidez jakinarazi duenez. Halaber, muntaia eta pintura sektoreetako beharginei baieztatu die otsaileko hiru larunbatetan (12, 19 eta 26) lan egin beharko dutela.

Hornikuntzaren inguruko "ziurgabetasuna" mantentzen den arren, ekoizpen konpromisoak betetzeko "ahalegin guztiak" egiten ari dela nabarmendu du zuzendaritzak.

Hain zuzen ere, hornikuntza arazoak tarteko, hainbat aldiz eten behar izan dute ekoizpena Gasteizko Mercedesen azken hilabeteetan. Azkenak, abenduaren 17tik urtarrilaren 3ra iraun zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Mercedes Benz Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan