Ekonomia -

ESKUMENAK

Gutxieneko diru-sarreren eskumena eta falta diren besteak oraindik eskualdatu gabe daudela salatu du Urkulluk

Lehendakariaren esanetan, ez du Espainiako Gobernuaren aldetik borondaterik eta jarrera egokirik antzematen falta diren eskumenak Euskadira eskualdatzeko eta egutegia betetzeko.

Iñigo Urkullu lehendakaria. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
Iñigo Urkullu lehendakaria
Eskumenen egutegia betetzeko Espainiako Gobernuaren jarrera falta kritikatu du Iñigo Urkulluk

0:58

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak borondate eta jarrera falta aurpegiratu dio Espainiako Gobernuari transferentzien egutegia osorik betetzeko eta falta diren eskumenak Euskadira eskualdatzeko. Horien artean, gutxieneko diru-sarreren eskumena aipatu du. Urkulluren esanetan, gaur-gaurkoz ez du Espainiako Gobernuaren aldetik ez du bere konpromisoak betetzeko beharrezkoak diren borondatea eta jarrera antzematen. 

Lehendakariak Deia egunkariak Bilbon antolatutako "2022 Euskadiko erronkak: etorkizuna eraiki pandemiaren bi urteren ondoren" jardunaldian hitz egin du.

Bere hitzaldian, oraindik Euskadira eskualdatu gabe dauden eskumenen balantzea egin du. Lehendakariak nabarmendu duenez, 2020ko otsailaren 20an Espainiako Gobernuak transferentzien egutegia onartu eta urte bereko urriaren 14an konpromiso hori berretsi bazuen ere, "balantzea nabarmen hobetu daiteke".

Maiatzaren 10ean, Transferentzien Batzorde Mistoa bildu zen eta lau eskumen gauzatu ziren, tartean, espetxe eskumena. Gutxieneko diru-sarrerei buruzkoa, ordea, ez dago oraindik Eusko Jaurlaritzaren esku. Lehendakariaren arabera, Espainiako Gobernuak akordioa hiru aldiz berretsi badu ere, ez du adostutakoa gauzatzeko pausoa eman. "Falta diren gainerako transferentziek egin gabe jarraitzen dute", gehitu du. 

Bestalde, gaur bertan, Urkullu lehendakaria Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro eta Espainiako Gobernuko bozeramailea lehendakariarekin batzartuko da, 13:00etan, Ajuria Enean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa EAEko Estatutua