Ekonomia -

KPI

% 6,5eko soldata igoera sinatu dute Gipuzkoako metalaren sektorean

ELAk azaldu duenez, 2020ko akordioan adostu zuten lan hitzarmena indarrean zegoen bitartean soldata KPI-aren arabera igoko zela eta horren ondorio da gaur sinatutako soldata igoera.

Metalurgiako langileak
Metalurgiako langileak
Metalurgiako langileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako metalgintzaren sektorean % 6,5eko soldata igoera sinatu dutela jakinarazi du ohar bidez ELA sindikatuak. 40.000 langileri eragiten dio akordio honek.

Sindikatuak azaldu duenez, 2020ko akordioan adostu zuten lan hitzarmena indarrean zegoen bitartean soldata KPI-aren arabera igoko zela eta horren ondorio da gaur sinatutako soldata igoera.

Ohar baten bidez sindikatuak ziurtatu du "enpresetan egindako lan sindikalari esker, Gipuzkoako metalurgiako langileek Euskal Herrian erreferentea den hitzarmen bat dutela".

Atzo, igoera bera adostu zuten Bizkaiko eraikuntza sektorean CCOOk, UGTk eta patronalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gipuzkoa KPI Gizartea albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Soldatak gaur Metalgintza