Ekonomia -

Euskal Osasun Sistema

Lehen Arretan dauden arazoak Jaurlaritzari egotzi dizkio ELAk

Egoera horren aurrean, "neurri garrantzitsuak" hartzeko beharra azpimarratu du, "Jaurlaritzak pertsonen osasunarekin duen konpromisoa indartu, eta kalitatezko osasun sistema publikoa bermatu behar du", sindikatuaren iritziz.

Lehen Arretako langileen manifestazioa Gasteizen
Lehen Arretako langileen manifestazioa Gasteizen
Lehen Arretako langileen manifestazioa Gasteizen

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak duen "familia medikuen eta oro har osasun sistema publikoko langileen falta" Eusko Jaurlaritzaren arazoa dela nabarmendu du ELA sindikatuak, "aurrekontua txikitu duelako, murrizketak egin dituelako, prekarietatea eta aldi baterako enplegua bizitu dituelako eta pribatizazioaren alde egin duelako".

Gai honekin lotuta txosten bat aurkeztu du ostegun honetan sindikatuak. Horren bidez adierazi du arazo horiek guztiak egiturazkoak direla, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak astelehenean esandakoari kontra eginda. Azken honek covid-19aren pandemiarekin lotu zituen Osakidetzan dauden arazo eta gabeziak.

ELAren esanetan, "Sagarduiren hitzek ez dute errealitatea islatzen. Are gehiago, Jaurlaritzaren erantzukizuna ezkutatzen dute. Egia da covid-19ak eragindako krisiak egoera larriagotu duela, baina arazoa lehenagotik dator", ekarri du gogora.

ELAk onartu du familia medikuetan eta pediatrian bete gabeko lanpostuak daudela, baina argi utzi du azken urteetan Osasun Sailak hartutako erabakien ondorioa dela.

Sindikatuaren iritziz, hutsune estruktural horiek "belaunaldien arteko erreleboan izandako planifikazio ezak" ekarri ditu. "Europan baino inbertsio txikiagoa egin dute, duela 10 urte baino diru gutxiago bideratu dute osasungintzara eta industrializatutako herrialdeetan baino mediku eta erizain gutxiago daude EAEn", esan du.

Egoera horren aurrean, "neurri garrantzitsuak" hartzeko beharra azpimarratu du. "Jaurlaritzak pertsonen osasunarekin duen konpromisoa indartu, eta kalitatezko osasun sistema publikoa bermatu behar du", sindikatuaren iritziz. Horretarako, beharrezkotzat jo du, besteak beste, aurrez aurreko kontsultak berreskuratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza ELA Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sindikatuak Koronabirusa Anbulatorioak