Ekonomia -

Zergak

EAEko ogasunek gainditu egin dute pandemiaren aurreko diru-bilketa

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak azken bi urteetan baino diru-bilketa handiagoarekin itxi dute 2021a. Kontuak hala, hiru ogasunek, guztira, 15.962 milioi euro batu dituzte, 2020an eta 2019an baino % 14,4 eta % 3,1 gehiago, hurrenez hurren.

Hainbat pertsona errenta-aitorpena egiten. EITBren bideo batetik hartutako argazkia
Hainbat pertsona errenta-aitorpena egiten. EITBren bideo batetik hartutako argazkia
Hainbat pertsona errenta-aitorpena egiten. EITBren bideo batetik hartutako argazkia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hiru foru aldundiek pandemiaren aurreko garaietan baino diru-bilketa handiagoa eginda amaitu dute 2021a: Arabako Ogasunak 2.486,9 milioi euro bildu ditu; Bizkaikoak, 8.136,1 milioi euro; eta Gipuzkoakoak, 5.340 milioi euro. Horrela, guztiek hobetu dituzte 2020an, pandemiak eragindako geldialdi ekonomikoak markatutako urtean, lortutako diru-sarrerak, eta baita 2019an bildutakoa ere.

Kontuak hala, hiru ogasunek, guztira, 15.962 milioi euro batu dituzte, 2020an eta 2019an baino % 14,4 eta % 3,1 gehiago, hurrenez hurren.

Igoera orokor horren aurrean, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak nabarmendu du albiste positiboa dela hori, "itxaropena pizten duena, gure ekonomia-sarearen gaitasunak eta indarguneak egiaztatzen duena".

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak esan du orain arte lurraldean lortutako diru-bilketa handiena dela, eta jarduera ekonomikoaren susperraldiaren hasiera islatzen duela. Hala ere, azpimarratu du kontuan hartu beharreko beste faktore batzuek ere eragiten dutela hazkunde hori, ezohiko moduan lortutako diru-sarrerak baitira, "eta aurreko ekitaldiekiko konparazioa desitxuratzen dute".

Besteak beste, Bizkaiak nabarmendu du igoera handia izan dela (% 885,9) sarien gaineko karga bereziaren bilketan. Horri esker, 30 milioi euro sartu dituzte 2021ean, 2020an sartutako 3 milioien euroen aldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia