Ekonomia -
Lehen sektorea
Nekazariek eta abeltzainek salatu dute % 30 igo den kostuak "ito" behar dituela
Bilboko Arriaga plazan 100 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute. Han, elikadura sektorea eta erakundeak kritikatu dituzte, aurrenekoak "kostuen azpitik ekoiztera behartzen gaituelako", eta bigarrenak "babes faltagatik".
Agentziak | EiTB Media
Bizkaiko nekazari, abeltzain eta basozainek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan, Bilbon, % 30 igo den kostuak "ito" behar dituela salatzeko. Gainera, produktua elikadura sektoreari saltzerakoan kostu horiek prezioetan islatzerik ez dute kontsumitzaileen kaltetan, gaineratu dutenez.
Bilboko Arriaga plazan 100 pertsona inguruk, zazpi traktorez eta lau behiz inguraturik, elkarretaratzea egin dute, "nekazaritzak, abeltzaintzak eta basozaintzak etorkizuna dute, erantzukizunez jokatu" lelopean.
Han, elikadura sektorea eta erakundeak kritikatu dituzte, aurrenekoak "kostuen azpitik ekoiztera behartzen gaituelako", eta bigarrenak "babes faltagatik".
"Elikadura kateko legea berehala aplikatzea", aldarrikatu dute. "Banaketak giderrak eskuetan edukitzea ezin dugu onartu, ekoizpen kostuak estaltzen ez dituzten prezioetara zigortuz", salatu dute.
Ondorioa "likidezia falta da, ekoizleak diru galerekin lanean ari direlako, eta pobretzen eta suntsitzen dituen banatzaile handi bati kateatuta bizi dira", azpimarratu dutenez.
Azkenik, EAEko erakundeei koherentzia handiagoa eskatu diete nekazaritza eta abeltzaintza familiarra babesteko orduan, "etxalde estrategikoak izan behar dira, eta ez beste batzuk".