Ekonomia -

Lan istripuak

Basozaintzan dagoen ezbehar kopuru handia eta prekarietatea salatu dituzte ELA, LAB eta CCOO sindikatuek

Pipaonen (Araba) atzo izandako lan istripu larria gaitzesteko, ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta EHNE sindikatuek protesta egingo dute bihar eguerdian, patronalaren egoitza parean, Gasteizen. CCOOk, berriz, Andre Maria Zuriaren plazan egingo du elkarretaratzea ordubete beranduago.

Basozain baten erreskatea Nafarroan. Artxiboko irudia
Basozain baten erreskatea Nafarroan. Artxiboko irudia
Basozain baten erreskatea Nafarroan. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek Pipaonen (Araba) atzo izandako lan istripua salatu eta basozaintza sektorean dagoen "ezbehar kopuru handia" eta "prekarietatea" gaitzetsi dute.

46 urteko behargina adar handi batek jota hil zen, Herrerako Mendatearen inguruko baso batean zuhaitzak mozten ari zela.

ELAk ohar batean salatu du dagoeneko lau lan-heriotza gertatu direla Hego Euskal Herrian urtea hasi denetik, horietako bi Araban.

Hildakoaren senitartekoei elkartasuna agertzearekin batera, gogora ekarri du basozaintzan bost heriotza izan zirela 2021ean, eta "ekonomiaren zati txiki bat izanik", kopuru hori "astakeria" dela iritzi dio.

"Dena den, heriotza kopurua bat dator sektore horretan langileek duten prekarietatearekin. Horri Administrazio publikoaren jarrera eta Babes Legean egiten dituzten urraketak batzen badizkiogu, sekulako ezbehar kopurua handia ateratzen da", berretsi du.

Azken lan istripu hori gaitzesteko, ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta EHNE sindikatuek protesta egingo dute bihar eguerdian, patronalaren egoitzaren aurrean, Gasteizen. CCOOk, berriz, Andre Maria Zuriaren plazan egingo du elkarretaratzea ordubete beranduago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba ELA LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO Steilas ESK sindikatuaren azken ordukoa