Ekonomia -

Lan-istripua

Basozain bat hil da Pipaonen, zuhaitz baten adarrak jota

Ezbeharra arratsaldeko lehen orduan gertatu da, Herrerako Mendatearen inguruko baso batean zuhaitzak mozten ari ziren bitartean. Beharginak 46 urte zituen eta Villasana de Menako (Burgos) bizilaguna zen.

Lan-istripua gertatu den tokia. Argazkia: @UvrErtzaintza
Lan-istripua gertatu den tokia. Argazkia: @UvrErtzaintza
Lan-istripua gertatu den tokia. Argazkia: @UvrErtzaintza

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko langile bat hil da asteazken honetan Herrerako mendateko baso batean, Arabako Pipaon kontzejuan, zuhaitzak mozten ari zen bitartean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.   

Lan-istripua 12:15 inguruan gertatu da. Gizonari "tamaina handiko adar bat" erori zaio gainera, Ertzaintzaren Erreskate Taldeak Twitter sare sozialean zehaztu duenez.

Adarrak "langilearen buruan jo du, kaskoa hautsiz eta burezurrean lesio larria eraginez", erantsi du UGT sindikatuak. Beharginak sei hilabeteko antzinatasuna zuen enpresan, eta ezbeharraren unean, "antza denez, bakarrik zegoen".

Ertzaintzak patruilak, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira ezbeharraren tokira, baina ezin izan dute ezer egin beharginaren bizia salbatzeko.

Biktima Villasana de Menako (Burgos) bizilaguna zen.

UGTk langilearen heriotza salatu du, eta "arrisku prebentzioaren benetako integrazioa" eskatu du sektoreko lanpostuetan.

"Lan-istripua ikertzea eskatzen du UGTk, eta baso sektorean ezbehar ugari daudela ohartarazten du; iaz hiru behargin hil ziren", azaldu du agiri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arabako Mendialdeko azken ordukoak