Ekonomia -

Etxebizitza

Alokairu bonuaren ordainketa nola egin erkidegoen esku utziko du Espainiako Gobernuak

Oraingoz, erkidego guztiekin biltzarra noiz egingo duen ez daki Ministerioak, baina Exekutiboko iturriek “lehenbailehen” biltzea espero dute.

EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak erkidegoen esku utziko du 18 eta 35 urte arteko gazteei alokairu bonuaren (250 euro hilean) atzeraeraginezko ordainketa nola egin, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko iturriek azaldu dutenez. Ministroen Kontseiluak neurria astearte honetan onartu du.

Raquel Sanchez ministroak prentsaurrekoan iragarri duenez, alokairu bonu gaztearen ordainketak atzeraeragina izango du urtarrilaren 1etik.

Oraingoz, erkidego guztiekin biltzarra noiz egingo duen ez daki Ministerioak, baina Exekutiboko iturriek "lehenbailehen" biltzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza Dirulaguntzak gaur