Ekonomia -

Bilbo

Beraunberrik eta Onchenak Bizkaia Dorrea erosteko aurreakordioa itxi dute

Datorren asteetan operazioa behin betiko itxi ondoren, jabe berriek inbertitzaile taldeei parte hartzeko aukera emango diete. Sektoreko iturrien arabera, 165-175 milioi euroko prezioa du eraikinak.

Bizkaia Dorrea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Bizkaia Dorrea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Bizkaia Dorrea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beraunberri Jose Galindezen inbertitzaile taldeak eta Onchena Ybarra Careaga familiaren konpainia inbertitzaileak Bizkaia Dorrea erosteko aurreakordioa itxi dute Angelo Gordon inbertitzaile funtsarekin eta Talus Real Estatekin.

Datorren asteetan operazioa behin betiko itxi ondoren, jabe berriek inbertitzaile taldeei parte hartzeko aukera emango diete. Sektoreko iturrien arabera, 165-175 milioi euroko prezioa du eraikinak.

Jose Galindezek eta Alvaro Yvarra Onchenako presidenteak agiri batean adierazi dutenez, Bilboko eraikin adierazgarriaren erosketa "operazio on" bat da, "errentagarritasun ratio interesgarriak dituelako".

"Operazio ixteko orduan faktore erabakigarria eraikinak dituen maizter kaudimendunak izan dira, epe luzeko alokairu kontratuek inbertsioa oso erakargarria egiten dutelako", erantsi dute.

Dorrea Bilboko Kale Nagusian dago, eta 21 solairu eta 88 metroko altuera du.

BBVA bankuak Angelo Gordon inbertsio funtsari eta Talus Real Estateri saldu ondoren, eraikinak Bizkaiko Foru Aldundia, Primark Irlandako multinazionala eta BBVA bera ditu maizter.

Hain zuzen ere, Bizkaia Dorrean BAT (B Accelerator Tower) Enpresa-sorkuntzarako Nazioarteko Zentroa datorren irailean martxan jarriko dutela iragarri zuen Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak iragan astelehenean. Hasiera batean, lau solairu hartuko ditu, baina "10.000 metro karratuetara arte haztea" da helburua.

Dagoeneko 30 bat enpresa handik berrikuntza taldeak instalazio horietan kokatuko dituztela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia BBVA Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Bizkaiko Foru Aldundia