Ekonomia -

lan-ezbeharrak

Sindikatuek lan-istripuen aurkako neurriak eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari eta patronalari

Elkarretaratzea egin dute ostiral honetan, Ikaztegietan gazte bat lan-istripuan hil ondoren. Sindikatuek "langileen osasuna erdigunean ipintzeko" eskatu dute.

Lan prekarietatearen aurkako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EITB Media
Lan prekarietatearen aurkako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EITB Media
Lan prekarietatearen aurkako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan, Ikaztegietan (Gipuzkoa) lan-istripuan hildako gazte baten heriotzaren aurrean protesta egiteko. "Neurri erabakigarriak" eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari eta patronalari, lan eremuko ezbeharren aurka.

23 urteko langilea astelehenean erori zen bost metroko altueratik Ikaztegietako enpresa batean, eta hurrengo egunean hil zen zaurien eraginez.

Altuera batetik erorita hildako hirugarren langilea da Euskadin. Abenduaren 18an langile bat hil zen Zumaian, eta urtarrilaren 10ean era berean hil zen behargin bat, Gasteizen.

"Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea" lelopean, 60 pertsona inguru bildu dira ostiral honetan istripua gertatutako enpresaren aurrean egindako elkarretaratzean.

Eusko Jaurlaritzari eta patronalari eskatu diete "neurri erabakigarriak" hartzeko, "langileen osasuna erdigunean ipintzeko".

Era berean, ikuskapenak indartzeko eskatu dute, osasun eta lan-segurtasuneko araudiaren betetzearen gaineko kontrol "sakonagoa" egiteko.

Osalanek eskainitako 2021ko lehen hamar hilabeetako datuen arabera, langile bat hil da 11 egunean behin lan-istripuz Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Euskal herriak Gipuzkoa Araba Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Zumaia albisteak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuak Euskal sindikatuak ESK sindikatua gaur