Ekonomia -

KPI

Euskadik eta Nafarroak KPIaren % 6,4ko eta % 6,6ko igoerarekin itxi dute urtea, hurrenez hurren

Argindarraren, elikagaien eta hotel eta jatetxeen garestitzeak eragin du, neurri handi batean, inflazioaren gorakada.

Emakume bat supermerkatuan. Irudia: freepik.es
Emakume bat supermerkatuan
Emakume bat supermerkatuan. Irudia: freepik.es

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,2 igo zen Euskadin abenduan, aurreko hilabetekoarekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 6,4ra igo zen, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Bestalde, Nafarroan % 6,6 igo da inflazio tasa 2021ean, Estatuko batezbestekoa baino hamarren bat gehiago eta azaroan baino bederatzi hamarren gehiago.

Estatu osoan, prezioak % 1,2 igo ziren abenduan, aurreko hilabetekoekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 6,5era igo zen, azaroko tasa baino puntu bat gorago. 29 urteko mailarik altuenean kokatu da, besteak beste, argia, elikagaiak eta hotel eta jatetxeak garestitu direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea