Ekonomia -

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

Abeletxe handiak baztertuta, familia-nekazaritzaren aldeko apustua egin du Eusko Jaurlaritzak

Abeltzaintza ustiategi handien harira piztu den polemikaren ondotik, Eusko Jaurlaritzak familia-nekazaritza defendatu du, "ingurumena errespetatzen duelako eta kalitatezko produktuak eskaintzen dituelako".

Arantxa Tapia sailburua eta nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko sindikatuetako ordezkariak.
Arantxa Tapia sailburua eta nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko sindikatuetako ordezkariak.
Arantxa Tapia sailburua eta nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko sindikatuetako ordezkariak.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Garzon Espainiako Kontsumo ministroak makro-etxaldeei buruz egindako adierazpenak eragin duen eztabaida politiko eta sozialaren harira, Eusko Jaurlaritzak adierazi du familia-nekazaritzaren aldeko apustua egiten duela eta abeltzaintza ustiategi handien kontra dagoela.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua ENBA, EHNE, UAGA eta URKAIKO sindikatuekin bildu da sektoreak bizi duten egoera aztertzeko eta adierazpen bateratu bat publikatu dute familia nekazaritza eta abeltzaintza aldarrikatuz.  

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15.487 usteategi daude, eta horietatik 11.249 abeltzaintza etxaldeak dira, baina ez dago makro-abeletxerik. Guztira, 5.000 pertsona inguru dira nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi direnak.

"Herrialde honek familia-nekazaritzaren alde egiten duen apustua betidanik oinarritu izan da indarrean jarraitzen duten lau premisatan: kalitatea, produktuaren trazabilitatea, ingurumenaren zaintza eta animaliaren ongizatean", gogoratu dute agirian.

Horrela, bada, "gure eredua egungo eztabaida sozialean eta politikoan zalantzan jarritako ustiategiek dakartenetik oso urrun dago", azpimarratu du.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du sektore horretan ematen diren "egiturazko defizitak gainditzen laguntzeko, Euskadiko abeltzaintza-ekoizpena barne-merkatura bidera dadin".

Bestalde, familia-nekazaritza jasangarria dela nabarmendu du, "ingurumena errespetatzen duelako eta kalitatezko produktuak eskaintzen dituelako".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Animaliak