Ekonomia -

MANIFESTAZIOAK

Pentsioak "benetako KPIaren" arabera igotzea eskatzeko martxak deitu dituzte Bizkaiko Pentsiodunek

Hilaren 15ean izango dira, laugarren urteurrenean, hain justu. Pandemia dela eta, ez da manifestazio bakarra egingo, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hainbat herritan egingo dira martxak, guztiak 12:00etan.

Bizkaiko pentsiodunen manifestazio bat Bilbon. Artxiboko irudia: EFE
Bizkaiko pentsiodunen manifestazio bat Bilbon. Artxiboko irudia: EFE
Bizkaiko pentsiodunen manifestazio bat Bilbon. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak urtarrilaren 15ean, pentsiodunen mobilizazioen laugarren urteurrenean, deitu diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin du, pentsioak "benetako KPIaren" arabera igotzea eskatzeko eta oraindik erantzunik eman ez zaien "aldarrikapen askori" babesa emateko.

Pentsiodunek ohiko kontzentrazioa egin dute astelehen honetan Bilboko Udalaren aurrean, "pentsio duinak" eskatzeko. Bere bozeramaileek protesta aprobetxatu dute herritarrak animatzeko pentsiodunen mugimendua martxan jarri zenetik laugarren urteurrena dela eta deitu diren manifestazioetan parte hartzera.

Pandemia dela eta, ez da manifestazio bakarra egingo. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan martxak egitea erabaki dute, baita hainbat herritan ere, guztiak 12:00etan.

Bizkaiko pentsiodunek azpimarratu dutenez, mobilizazioekin aurrera "jarraitu behar dute"; izan ere, pentsioen berrikuspena ezarrita zegoen "% 0,25 gelditzea" lortu zen arren, pentsioen igoerak "benetako KPIa" izan behar du kontuan, eta ez "orain bezala asmatutako bat".

"KPIa % 5,6 igo da eta % 2,5 igoko digute guri; beraz, % 3 galduko dugu", ohartarazi du Andrea Uña bozeramaileetako batek. Hori dela eta, eta kalean eta protestak egiten  jarraitzeko deia egin du.

Bestalde, Gipuzkoako hamar bat pentsiodunek itxialdi bat egingo dute, pentsio duinak aldarrikatzeko eta murrizketak salatzeko.

Donostiako Egia auzoko lokal batean egongo dira itxita, gaurtik eta datorren larunbatera bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak