Ekonomia -
Energiaren kontsumoa
Gas naturalaren prezioa % 14 garestitu da urtarrilean
Facua kontsumitzaileen elkarteak salatu duenez, gas naturala erabiltzen duten etxeetan 58,41 euroko faktura ordainduko dute hilean, bataz beste.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Facua kontsumitzaileen elkarteak salatu du gas naturalaren faktura % 14 garestitu dela urtarrilean, iazko epealdi bereko prezioarekin alderatuta.
Facuak ohar bidez azaldu duenez, TUR 2 motako tarifa –urtean orduko 5000 kilowatt baino gehiago erabiltzen dituzten etxeak- % 14,4 igo da hilean, 800 kilowatt orduko kontsumoa egiten dutenentzat. Iazko urtarrilean, 51,04 eurokoa zen faktura.
TUR 1 motako tarifa -urtean 5000 kilowatt ordu baino gutxiago erabiltzen dituzten etxeak-, berriz, % 5,9 garestitu da hilean 400 kilowatt orduko kontsumoa egiten duten erabiltzaileentzat. 2021eko urrian, faktura hori 30,42 eurokoa zen.
Espainiako Gobernuak 2022rako egindako berrikuspenaren arabera, Facuak kalkulatu du TUR 1 tarifaren faktura 31,25 eurokoa izango dela hilean, orduko 400 kilowatteko kontsumoarekin, hau da, 2021eko urrian baino % 2,7ko gehiago, orduan 30,42 eurokoa baitzen.
TUR 2 tarifa, ostera, 58,41 eurokoa izango litzateke hilean, orduko 800 kilowatteko kontsumoarekin, hau da, 2021eko urriaren baino % 7 gehiago, orduan prezioa 54,60 eurokoa baitzen.