Ekonomia -
Akordioa
Cementos Lemonak lan-erregulazioa atzean utzi eta hitzarmena sinatu du
Enpresako zuzendaritzak Lemoako lantegiko 123 langileentzat aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazioko txostena erretiratzeko konpromisoa hartu du.
Erredakzioa
Cementos Lemonako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak akordioa lortu dute. Hala, enpresako zuzendaritzak joan den urtarrilean Lemoako lantegiko 123 langileentzat aurkeztutako lan-erregulazioko txostena erretiratzeko konpromisoa hartu du eta 2010, 2011 eta 2013rako lan hitzarmena sinatu dute.
Eraikuntza sektoreak bizi duen krisiak zementuaren eskaeran eragin duen jaitsiera "larria" dela eta, 161 eguneko lan-erregulazioko txostena aurkeztu zuen urtarrilean Lemoako lantegiko langile guztientzat.
2010, 2011 eta 2013 urteetarako sinatutako hitzarmen kolektiboak KPIren igoeraren baliokidea den soldata igoera jasotzen du eta ultrajarduera mantentzea ere bai (hitzarmenak indarrean jarraitzea hori berritzeko akordiorik egon ez arren).
Akordioa ostegunean adostu zuten, bertan soldata-erregimena ez aplikatzeko klausula ezartzea ere baztertzen da, Espainiako Gobernuak onartu berri duen lan-erreforman jasotzen da hori, alegia.
Enpresa batzordeak Lemoako lantegiko langileei, Udalari eta bizilagunei "une zailetan" helarazitako elkartasuna eskertu die.
Cementos Lemonako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak akordioa lortu dute. Hala, enpresako zuzendaritzak joan den urtarrilean Lemoako lantegiko 123 langileentzat aurkeztutako lan-erregulazioko txostena erretiratzeko konpromisoa hartu du eta 2010, 2011 eta 2013rako lan hitzarmena sinatu dute. Eraikuntza sektoreak bizi duen krisiak zementuaren eskaeran eragin duen jaitsiera "larria" dela eta, 161 eguneko lan-erregulazioko txostena aurkeztu zuen urtarrilean Lemoako lantegiko langile guztientzat. 2010, 2011 eta 2013 urteetarako sinatutako hitzarmen kolektiboak KPIren igoeraren baliokidea den soldata igoera jasotzen du eta ultrajarduera mantentzea ere bai (hitzarmenak indarrean jarraitzea hori berritzeko akordiorik egon ez arren). Akordioa ostegunean adostu zuten, bertan soldata-erregimena ez aplikatzeko klausula ezartzea ere baztertzen da, Espainiako Gobernuak onartu berri duen lan-erreforman jasotzen da hori, alegia. Enpresa batzordeak Lemoako lantegiko langileei, Udalari eta bizilagunei "une zailetan" helarazitako elkartasuna eskertu die.