Ekonomia -

KPI

Inflazioa % 6,7ra igo da abenduan, 29 urteko tasarik altuena

Indizea % 1,3 igo da abenduan eta 1992ko martxotik izandako daturik altuena da. Urtetik urterako joerari dagokionez, nabarmentzekoa da elektrizitatearen prezioen igoera.

Emakume bat erosketak egiten. Irudia: pexels.com
Emakume bat erosketak egiten
Emakume bat erosketak egiten. Irudia: pexels.com

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu mailan, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 1,3 igo zen abenduan aurreko hilabetearekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 6,7ra igo zen, azaroko tasa ( % 5,5) baino bi puntu gorago. 29 urtetan jasotako mailarik altuena da, argindarraren eta, neurri txikiagoan, elikagaien garestitzearen ondorioz.

Abenduko datuarekin, 1992ko martxotik izandako altuena, urte arteko KPIak hamabigarren tasa positiboa du jarraian, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako datu aurreratuen arabera.

  1. urteaz geroztik, inflazioak abenduan izan duen igoerarik handiena da.

Urtetik urterako joerari dagokionez, nabarmentzekoa da elektrizitatearen prezioen igoera, 2020ko hilabete berean baino handiagoa, eta, neurri txikiagoan, elikagaien prezioena, azken horien prezioak jaitsi egin baitziren iaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elektrizitatea