Ekonomia -

Confebask

BPGaren % 5,9ko hazkundea eta enplegu sorrera errekorra espero ditu Confebaskek 2022rako

EAEko patronalak "hazkundea" iragarri du, baina "ziurgabetasunik gabe". Datorren urtean pandemia aurreko BPGren maila berreskuratzea espero du. Era berean, langabezia tasa % 8ra jaistea aurreikusten dute, pandemia aurretik zegoena baino gutxiago.

Pablo Martín, Eduardo Zubiaurre, eta Eduardo Aretxaga. ARG: Manu de Albak Confebaskentzat .
Pablo Martín, Eduardo Zubiaurre, eta Eduardo Aretxaga. ARG: Manu de Albak Confebaskentzat .
Pablo Martín, Eduardo Zubiaurre, eta Eduardo Aretxaga. ARG: Manu de Albak Confebaskentzat .

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebasken ustez, "atzean geratu da krisiaren okerrena". Aureikuspenen arabera, 2022an euskal ekonomiaren hazkundea % 5,9koa izango da eta "enpleguaren maximo historikoa" lortzeko aukera egongo da, 25.000 lanpostu berri sortzea aurreikusten baitu, langabezia-tasa % 8 ingurura jaitsiz.

Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak eta Pablo Martín ekonomia arduradunak gaur Bilbon emandako prentsaurrekoan iragarri dituzte estimazio horiek, eta euskal patronalak egindako egoera ekonomikoaren Koiuntura txostenaren berri eman dute.

Bere agerraldian, Eduardo Zubiaurrek esan du euskal ekonomiak % 5,7ko hazkundearekin itxiko duela 2021 urtea, Espainiako eta Europako ekonomiek baino hazkunde handiagoa da, baina "duela urtebete aurreikusitakoa baino baxuagoa".

Aurreikuspenen arabera, 2022an % 5,9 haziko da BPG, "pandemia aurreko BPGaren maila berreskuratzeko adina". Hala ere, Eduardo Zubiaurrek ohartarazi du ziurgabetasun handia dagoela eta "arrisku-faktoreak" daudela, hala nola pandemia, energia- eta enpresa-kostuak, inflazioa edo hornigaien falta globala; faktore horiek aurreikuspen horretan eragina izan dezaketela esan du, eta, ondorioz, euskal ekonomiaren hazkundea % 4 eta % 7 artekoa izan daitekeela.

Enpleguari dagokionez, 2022 urte positiboa izatea eta langabezia-tasa Euskadin % 8ra jaistea espero du patronalak, oandemia lehertu aurretik zegoena baino baxuagoa litzateke tasa, beraz; Gizarte Segurantzan 25.000 afiliazio berri izango direla uste dute. Aurreikuspen hori beteko balitz, Euskal Autonomia Erkidegokoan inoiz izan den enplegatze mailarik altuena lortuko litzateke, milioi bat kotizatzaile baino gehiagorekin.

Zubiaurrek azpimarratu duenez, euskal enpresek susperraldiari eutsiko diote datorren urtean "2022 hazkunde urtea izango da, ziurgabetasunak izango dituena, baina batez ere erronka handiak"

Ildo horretan, elkarrizketa sozial "lasai eta orekatu" baten aldeko aldarriak "inoiz baino garrantzia handiagoa" duela esan du, eta enpresako negoziazioan adostasunak bilatzea defendatu du, oinarrian izango dutenak "erosketa-saskia hiletik hilera garestitzen dela ikusten dutenen eta, lehen pertsonan garestitze hori jasateaz gain, enpresaren etorkizuna ziurtatu nahi dutenen arteko oreka".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia Confebask Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Koronabirusa BPGd