Ekonomia -
elkarretaratzea
Garraiolariek lan-prekaritatea gelditzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari
Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren parean egindako elkarretaratzean, tarifa jakin batzuen azpitik lan egitea ez baimentzeko ere eskatu dute.
agentziak | eitb media
Hiru sindikatuko garraiolari autonomoak Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean bildu dira, Gasteizen. Lan-prekaritatea, "kooperatiba faltsuen" jokabide "irregularrak" eta azpikontratazioak gelditzeko neurriak eskatu dizkiote administraritzari.
Garraiolariek kamioietan egin dute ibilbidea, N-1 errepideko Lopidanako zerbitzugunetik Eusko Jaurlaritza dagoen Lakua auzoraino, ibilgailuetako klaxonak joz.
Tarifa jakin batzuen azpitik lan egitea ez baimentzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Halaber, hiru foru aldundiek kamioei bidesariak ezartzeko dituzten planak baztertzeko eskatu dute.