Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

45 urteko langile bat hil da Zumaian, eraikin bateko teilatutik erorita

Ertzaintzak baieztatu duenez, 11:30 inguruan izan da ezbeharra, Basusta Bideko eraikin batean. Tokian bertan hil da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko langile bat hil da gaur goizean Zumaian, lanean izandako istripu baten ondorioz.

11:30 aldera gertatu da istripua, Basusta Bideko eraikin batean.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, ordu horretan, eraikineko teilatutik erori da behargina eta lekuan bertan hil da. Langilea teilatua garbitzen ari zen, antza denez.

Istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa irekita dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Zumaia Albisteak