Ekonomia -

Bizitzeko diru-sarrera minimoa

Bizitzeko gutxieneko diru-sarreren legea onartu du Kongresuak, ERCren eta EH Bilduren babesarekin

Hainbat taldek botoa aldatu dute egitasmoa tramitatzeko prozesu parlamentarioan. EAJk eta PPk ekimenaren aldeko botoa eman zuten hasierako bozketan, baina azkenekoan kontra agertu dira. Ciudadanosek eta Compromisek ere legea babestu zuten hasieran, baina gaur abstenitu egin dira.

Diputatu sozialistak, zutunik, osoko bilkuraren une batean. Argazkia: EFE
Diputatu sozialistak, zutunik, osoko bilkuraren une batean.
Diputatu sozialistak, zutunik, osoko bilkuraren une batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizitzeko gutxieneko diru-darrera arautzen duen legea onartu dute gaur Diputatuen Kongresuan, Espainiako koalizio-gobernua osatzen duten alderdien (PSOE eta Unidas Podemos), EH Bilduren eta Esquerra Republicanaren (ERC) babesarekin.

Alderdi Popularrak, EAJk, BNGk, Foro Asturiasek eta PDeCATek kontra bozkatu dute; eta Vox, Ciudadanos, Junts, Mas Pais eta Compromis abstenitu egin dira.

Hainbat taldek botoa aldatu dute egitasmoa tramitatzeko prozesu parlamentarioan, tartean EAJk. Jeltzaleek ekimenaren aldeko botoa eman zuten hasierako bozketan, baina azkenekoan kontra agertu dira. PPk ere gauza bera egin du. Ciudadanosek eta Compromisek ere legea babestu zuten hasieran, baina gaur abstenitu egin dira.

Proiektua Senatura iritsi zenean seigarren xedapena kentzea erabaki zuten eta aldaketa horrek eragin du aipatu taldeen jarrera aldaketa. Bizitzeko gutxiengo diru-sarrera kudeatzerakoan udalek izango dituzten gastuak ordaintzeko diru-funts berezi bat sortzea aurreikusten zen puntu horretan.

Hala ere, Espainiako Gobernuak 2020ko ekainean onartu zuen dekretuarekin alderatuta, berritasun nagusia honakoa da: gutxiengo diru-sarrera jasotzen duten familiei, seme-alabengatik 50 eta 100 euro arteko laguntza osagarria emango zaie hilabetero.

Horrez gain, prestazioa pobrezia-egoeran dauden familiek ere jasoko dute, horretarako baldintzak betez gero.

Beste nobedade bat ere badago: familian desgaitasun oso handia duen -% 65ekoa edo gehiago- pertsona bat egonez gero, gutxiengo diru-sarreraren zenbatekoa % 22 handiagoa izango da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Gizarte zerbitzuak Alderdi politikoak Pedro Sánchez Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak ERC