Ekonomia -

LANBIDE

Lanbide pertsonei eta enpresei hurbiltzeko LanApp aplikazioa jarri dute abian

43 zenbakidun bulegoa izango da, eta Lanbidek eskaintzen dituen zerbitzu guztietara edozein gailu mugikorretatik sartzeko aukera emango du. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, presentzialtasuna berdin-berdin mantenduko da sareko beste 42 bulegoetan.

LanAPParen aurkezpen ekitaldia Iturria: Irekia
LanAPParen aurkezpen ekitaldia Iturria: Irekia
LanAPParen aurkezpen ekitaldia Iturria: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak LanApp-a aurkeztu du, Lanbidek eskaintzen dituen zerbitzu guztietara edozein gailu mugikorretatik sartzeko aukera emango zuen proiektu aitzindaria.

Sailburuak ostegun honetan aurreratu duenez, "Lanbide pertsonei eta enpresei hurbiltzeko" balioko du; izan ere, ekimen honen bidez, edonor sartu ahal izango da, gailu mugikor batetik, Euskal Enplegu Zerbitzuak sareko 42 bulego presentzialetan orain eskaintzen dituen zerbitzu guztietara.

Lanbidek beste urrats bat eman du. Sareko 43 zenbakidun bulegoa izango da eta urtarriletik aurrera egongo da martxan. Euskal administrazioan eta Espainiar Estatuan proiektu aitzindaria da; izan ere, Kataluniak eta Aragoik soilik dituzte antzeko harreman-ereduak.

"Ez gara harreman telematikoaz ari, baizik eta edozein bulegotan ematen den arreta integralaz, baina zerbitzu pertsonalizatu batekin eta edozein lekutatik eskura daitekeena", azpimarratu du Lehendakariordeak. Dena dela, presentzialtasuna sareko beste 42 bulegoetan berdin-berdin mantenduko dela azaldu du.

Mendiak zehaztu duenez, "gure telefonotik Lanbidek eskaintzen dizkigun zerbitzu guztiak eskuratu ahal izatea" ahalbidetuko du: laguntza bat, lan-proposamen bat, ibilbide profesional bat edo prestakuntza-baliabide bat", gaineratu du.

Zerbitzu horrek 500.000 euroko inbertsioa izan du aurten abian jartzeko, eta 2022an beste milioi erdi bat euro bideratuko dira zerbitzuaren zabalpen progresiborako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Lana berriak Idoia Mendia albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak