Ekonomia -

Lehen sektorea

Ekonomikoki itota daudela salatuta, esnearen prezioa negoziatzeko bitartekari bat eskatu dute abeltzainek

EHNE sindikatuak salatu duenez, esnearen ekoizpena garestitzearen eta industriak ordaintzen dituen prezio baxuen ondorioz, abeltzainak "ekonomikoki itota" daude.

Esnea ekoizten duten abeltzainek ekonomikoki itota daudela salatu dute. EITB Media
Esnea ekoizten duten abeltzainek ekonomikoki itota daudela salatu dute. EITB Media
Esnea ekoizten duten abeltzainek ekonomikoki itota daudela salatu dute. EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHNE sindikatuak salatu duenez, esnea ekoizten duten abeltzainak "egoera oso larrian" daude, produkzioaren kostuak handitu direlako eta industriak ordaintzen dituen prezioak baxuegiak direlako.

"Ekoizpen-kostuak litroko 5 eta 7 zentimo artean igotzeak esne-litroaren batez besteko kostua 40 zentimotik gora jartzen du eta industriak ordaindutako prezio baxuek (urrian batez beste 35'3 zentimo litroko, Nekazaritza Ministerioak argitaratutako azken datuen arabera) abeltzainak ito eta porrot ekonomikora daramatza", ohartarazi duten agiri batean.

Hori ikusita, premiazko hainbat neurri hartzeko eskatu dute, besteak beste, hauek: esnearen industrian eta banaketan ofiziozko ikuskapenak egitea; salaketak aurkezteko prozesuak arintzea eta enpresei ezarritako isunak argitaratzea; esnea ekoitzi eta merkaturatzeko prozesuaren azterketa bat egitea, autonomia erkidegoen parte-hartzearekin; eta esnearen prezioa negoziatzeko abeltzainen eta enpresa handien arteko bitartekari bat izendatzea, Elikagai Katearen Legean jasotakoa betetzeko.

Halaber, enpresa banatzaile handiek legea bete dezatela eskatu dute, publikoarentzat ezartzen dituzten salmenta-prezioak ekoizpen kate guztiko kostuak ordaintzeko beste izango direla bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Lana KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Abeltzaintza