Ekonomia -

GREBA

ELA sindikatuak greba deitu du abenduaren 14rako Bizkaiko adinekoen egoitzetan

Urte eta erdian hamar bilera egin ondotik, Bizkaiko adinekoen egoitzetako lan hitzarmenaren negoziazioan ez dela aurrerapausorik egin salatu du ELAk.

ELA sindikatuak greba deitu du abenduaren 14an Bizkaiko adinekoen egoitzetan. Argazkia: ELA
ELA sindikatuak greba deitu du abenduaren 14an Bizkaiko adinekoen egoitzetan
ELA sindikatuak greba deitu du abenduaren 14an Bizkaiko adinekoen egoitzetan. Argazkia: ELA

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak greba deitu du abenduaren 14rako Bizkaiko adinekoen egoitzetan, besteak beste, lan baldintzak hobetzea eta lantaldea handitzea eskatzeko.

Urte eta erdian hamar negoziazio mahai egin badituzte ere, Bizkaiko adinekoen egoitzetako lan hitzarmenaren negoziazioan ez dela aurrerapausorik egin salatu du ELAk. Sindikatuaren esanetan, patronalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak "edukirik gabeko negoziazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute". 

Hauek dira lan hitzarmenaren negoziazioan egiten dituzten eskariak: langileak lehen egunetik ordezkatzea, lanaldi osoko kontratuak eskaintzea eta soldatak eta lan baldintzak GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundekoekin parekatzea. ELAren arabera, patronalak ez du horiek onartzeko asmorik.

"Aldundiaren propaganda instituzionalaz haratago, kaleratzeak, zerbitzuen pribatizazioa, langilerik eza eta lanaldi partzialeko kontratuak dira, besteak beste, zerbitzuaren kalitatearen gainbehera eta lan karga jasanezinak eragin dituztenak", azpimarratu du ELAk.

Gauzak horrela, abenduaren 14ko grebarekin bat egiteko eskatu die ELAk Bizkaiko zahar etxeetako langileei. Greba egunari hasiera emateko, elkarretaratzea egingo dute  Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean 11:30ean hasita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Eusko Langileen Alkartasuna Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak gaur Sindikatuak Espainian Lan gatazkak azken ordukoa Bizkaiko Foru Aldundia